2015(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

Irati Arredondo 5. B - Kopla

Pentsatzen ari naiz,
zu heltzen zara nire bihotzara,
gonbidatuta zaude,
nire urtebetetze-festara.

Ander - Kopla

Gonbidatu nahi dizut nire urtebetetzera
kameloten izango dena
gero joango gara kalera
baina azkaria hartuko dugu lehena.
Oso dibertigarria izango da
eta horregatik amaitu ahal du 8:00etan
urtebetetzea ona izaten bada
zure urtebetetzeko gonbidapen karta eman.

Nerea Villa 5. A - Kopla

Nire urtebetetzera
gonbidatu nahi dizut.
Primeran pasatuko dugu maitea
bostetik zazpiak artera.

Nerea Villa 5. A - Kopla

Kaixo lagun ona!
Ez zaitut ikusi klasean
eta orain ikusi zaitut
lagunarekin parkean

Irati Arredondo 5. B - Kopla

Lagun maitea,
nire alboan beti zaude,
oso ona zara,
aingeruak zurekin daude.

Aitor Sebastian 5. A - Kopla

Ikastolara heldu naiz
oso aspertuta nago
eta galdu naiz
Aitor zigortuta dago.
Behera joateko deitu didate
Deitu didazu!
Zertarako da?
Orain hemen naukazu.

Daniel Hernandez 5. A - Kopla

Oker bat egin duzu
nik ez dut ezer egin
zuk hemen ez duzu ezer ikusi
baina nik dena baizik.

Unai Nabais 5. A - Kopla

Atzo esan zenidan
gauza bat egiteko
nik ez nuen egin
gogorik ez neukalako.
Orain zigortuta nago
zuri jaramonik ez egiteagatik
eta hemen nabil egiten
atseden hartu barik.

Ibai Murillo 5. B - Kopla

Miren atzo errekreoan
arrazoirik gabe zigortu didazu
eserita bazterrean
eta ni ez naiz izan.
Nik ez nuen baloia botatu
beste ume batek egin zuen
eta ez didazu galdetu
eta zigortu didazu.

Alexandra Sanchez 5. B - Kopla

Nik ez dut ezer egin
huts ezazu niri
bera izan da
zigortu berari.
Lagunek esango diezu
entzun ondo beraiei
ulertzen ez baduzu
saiatu beharko duzu.

2015(e)ko martxoaren 21(a), larunbata

Larrosa - Ahinize Rivadas



LARROSA


Beti izkutatuta nengoen, hor bazter batean, triste eta bakarrik. Azkenean ireki naiz. Orain dena hobeto ikusten dut. Pozik sentitzen naiz. Lorategi osoa ikusten dut eta mota askotako loreak ikus ditzaket. Jendea jolasten oso pozik, ni bezala. Nahiz eta ezin izan lekuz aldatu, ondo sentitzen naiz. Zerua urdin-urdina ikusten dut eta, nire gainean, txori politak zerua zeharkatzen ikusten ditut. Hegan egiteko gogoak sartzen zaizkit, baina ezin dut. Baina ez zait inporta hemen zoriontsu sentitzen naiz, eta horrela jarraituko dut udaberri osoa.

2015(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

Sergio Arias - Larrosa


Larrosa


Ez naiz hain polita beste landareekin konparatuz. Lorategi batean jarraitzen dut jaio nintzenetik. Itsusiagoa naizenez izkutatu ninduten. Hemen  bakarrik nago eta ez dut inoiz eguzkia ikusten. Ez dudanez eguzkia ikusten pixkanaka-pixkanaka hiltzen ari naiz. Beti negar egiten nago. Nire negar-tantak hosto zimeletatik lurrera heltzen dira nire zurtoitik. Zergatik gertatzen zait hau niri? Zergatik ez didate kasurik egiten? Zergatik itsusia izateaz baztertzen naute?



2015(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

Iñigo Mateos Gorriti - Lau Elementuak



LAU ELEMENTUAK

Ura da nire laguna,
munduan bizitzeko
behar duguna.

Sua da hiltzeko
modua, beroaren
anaia, ura ez
hiltzeko garia.

Haizea da hodeien
jainkoa, freskura ez
emateko haize
beroa.

Lurra da landareen
laguna, txikitatik bere
bizitzeko modua,
ura eta Eguzkia dira
haren lagunak.

 Iñigo Mateos Gorriti

2015(e)ko otsailaren 7(a), larunbata

Laura Pérez - Mendi tontorrean dagoen elurra zara eta udaberria hurbiltzen ari da

Oso urduri nago, negua amaitzen ari da. 

Hau izan da nire lehenengo negua, inoiz ez naiz elurra izan. Nire lagun asko desagertu dira. 

Urtero esaten dute berdina gertatzen dela. Pena handia ematen dit, lehen gehiago bizi ziren baina orain berotegi-efektuarekin, hilabete bat; orain ez du hotza handiegi egiten eta guk, elurrok, ezin dugu asko bizi.

Urtero lagun gutxiago daude. Lehen hiria elurraz beteta zegoen baina orain mendiak besterik ez, eta ez negu osoa eta hori gehitzen badiogu udaberria askoz lehenago etortzen dela, hiruegun bizi izaten gara.

Ez dut desagertu nahi!

Zer egingo dut urte bat desagertuta? Berriro agertuko naiz?

Nire buruan galdera asko daude.

Zergatik batzuk bizi al dira asko eta beste batzuk hain gutxi?