2015(e)ko martxoaren 21(a), larunbata

Larrosa - Ahinize Rivadas



LARROSA


Beti izkutatuta nengoen, hor bazter batean, triste eta bakarrik. Azkenean ireki naiz. Orain dena hobeto ikusten dut. Pozik sentitzen naiz. Lorategi osoa ikusten dut eta mota askotako loreak ikus ditzaket. Jendea jolasten oso pozik, ni bezala. Nahiz eta ezin izan lekuz aldatu, ondo sentitzen naiz. Zerua urdin-urdina ikusten dut eta, nire gainean, txori politak zerua zeharkatzen ikusten ditut. Hegan egiteko gogoak sartzen zaizkit, baina ezin dut. Baina ez zait inporta hemen zoriontsu sentitzen naiz, eta horrela jarraituko dut udaberri osoa.

2015(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

Sergio Arias - Larrosa


Larrosa


Ez naiz hain polita beste landareekin konparatuz. Lorategi batean jarraitzen dut jaio nintzenetik. Itsusiagoa naizenez izkutatu ninduten. Hemen  bakarrik nago eta ez dut inoiz eguzkia ikusten. Ez dudanez eguzkia ikusten pixkanaka-pixkanaka hiltzen ari naiz. Beti negar egiten nago. Nire negar-tantak hosto zimeletatik lurrera heltzen dira nire zurtoitik. Zergatik gertatzen zait hau niri? Zergatik ez didate kasurik egiten? Zergatik itsusia izateaz baztertzen naute?



2015(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

Iñigo Mateos Gorriti - Lau Elementuak



LAU ELEMENTUAK

Ura da nire laguna,
munduan bizitzeko
behar duguna.

Sua da hiltzeko
modua, beroaren
anaia, ura ez
hiltzeko garia.

Haizea da hodeien
jainkoa, freskura ez
emateko haize
beroa.

Lurra da landareen
laguna, txikitatik bere
bizitzeko modua,
ura eta Eguzkia dira
haren lagunak.

 Iñigo Mateos Gorriti