LARROSA
Beti izkutatuta nengoen, hor bazter batean, triste eta bakarrik. Azkenean
ireki naiz. Orain dena hobeto ikusten dut. Pozik sentitzen naiz. Lorategi osoa
ikusten dut eta mota askotako loreak ikus ditzaket. Jendea jolasten oso pozik,
ni bezala. Nahiz eta ezin izan lekuz aldatu, ondo sentitzen naiz. Zerua
urdin-urdina ikusten dut eta, nire gainean, txori politak zerua zeharkatzen
ikusten ditut. Hegan egiteko gogoak sartzen zaizkit, baina ezin dut. Baina ez
zait inporta hemen zoriontsu sentitzen naiz, eta horrela jarraituko dut
udaberri osoa.